denon ahotan dabilen hitza da, aintzinatik, filosofiaren hastapenetatik presente izan den hitza baina gaur egun ere hitz honek pertsona bakoitzari gauza ezberdinak dakarzkio.
bizitza niretzat zoriontsu ez izaten ikasteko prozesua da.
jaio negarrez baina pozik jaiotzen gara, gero pixkanaka arauak, autoritatea, ezberdinketak, zigorrak eta opariak, gehiagoak eta gutxiagoak, badirenak eta ez direnak datoz. eta dirua, eta jabetza, eta etxea, eta kotxea, eta notak, eta ikasketak, eta presa, eta seriotasuna, eta LANA.
lana, bai. izan ere hori da bizitzaren oinarria.
jaiotzen gara gure gurasoek txortan egin dutelako baina hezten gaituzte lana dutelako. hezten gaituzte haiek lanean ikusita, guk egun batean lan egin ahal izateko. ikastetxean moldatzen gaituzte enpresarien hatzaparretara kexatu gabe jausteko eta unibertsitatera bagoaz enpresari izateko aukera izan dezakegu (edo ez).
bukatzean (lehenagotik ez badugu egiten) lanean hasten gara, lan egiten dugu kotxea erosteko eta dibertitzeko. kotxea behar dugularik lan egiteko, baina lana behar dugu kotxeari gasolina botatzeko.
egoera nahiko erosoan gaudenean etxea erostera sartzen gara hipoteka batean sartuaz, lan gehiago behar dugu hori ordaintzeko eta ia seguru besterenbatekin hartuko dugula (bikotea edo).
etxea ordaindu behar dugunez eta kotxearen gasolina eta segurua lan egiten dugu jada gizarteak gehiago erabili ezin gaituela ikusten duen arte.
orduan benidormera joaten gara beste zahar guztiekin sekta asozial eta molesto bat bihurtu garelarik. eta orduan dexente daukagu gure semeekin, gure gaixotasunekin eta hil zaizkigunen penarekin, jada bizitzako gauza polittena kendu digute, zoriontasuna.
trena hartzen dedan bakoitzero ikusten ditut masa akritikoak gora eta behera, lanera, lan egin eta etxera eta asteburuetan desfasatu eta potatzeraino mozkortu, igandean resaka eta astelehenean lanera.
el trabajo dignifica diote.
ba niri ez.
lana: nahia, beharra, zigorra ala esklabutza?
pentsatu unetxo batez, nolakoa litzateke bizitza lanik gabe?
nolakoa da lanarekin?
benetan ez dagola beste aukerarik?
No hay comentarios:
Publicar un comentario