sábado, 18 de agosto de 2007


galerak
2007:08:15 20:01:21 GMT 2
1

amaiur

beti ez da dena positiboa eta alaia, batzutan gauza tristeak ere gertatu ohi dira.


esaten dute batzuk gure bizitzako maitea ez dala kontzeptu erreala, gure bizitzako maiterik ez dagoela, ez dagoela inor ezin dena ordezkatu. ni ez dakit ados nagoen edo ez horrekin.


igandean nere traiektoriaren oso antzekoa (irudi teknikaria nahi zuen izan eta zientzia politikoak edo soziologia ikasi, bidaiatzea gustoko zuen, erresuma batuaren menpe dauden lurretan pasioa bizi izan zuen eta alemana xuxurlatzen zidan, ta horrek oso bero jartzen nau) zeraman neska ezagutu nuen, nere lehen "maitatuaren " (oso txikia bainintzen) izena zuen, silvia. maitasunaren eta erlazioen inguruan ikuspuntu oso antzekoa genuen... "soilik" politikan genuen ezberdintasunenbat... jerc-etakoa zen (jerc erc-ren gazteriak dira), baina bueno eramangarria zitzaidan.


<>ta bueno hor jardun genuen elkar ezagutzen. bera cerdanyolakoa ta ni lasartekoa. interesgarria zen tartean kilometro asko baitaude eta beraz biok bilatzen genituen erlazioek behar zutena zuen.


gaur edo bihar zen joatekoa, baina seguruena gaur. donostira noanean gauean seguraski jada ez da egongo. eta kontakturik ez dugunez igande gau bateko lio bat bezela geratuko da nere bizitzaren historian.


bizitzako maitasuna ez dakit izango zen baina galera bortitza dela ez det dudatan jartzen. zipaioak bero ez balira ibiliko agian gaur berarekin nengoelako, agian gaur ez litzatekeelako joango.


bere ezpainak, bere ilea, bere usaina, bere hitzak, bere eskuak, bere begirada ta gure konplizidadea faltan botatzen ditudalako. galtzerdiak jarri nituelako beragatik ta berarentzako.


batenbat cerdanyolara badoa abisa dezala, bada jende bat galtzen utzi ezin dana.


galerak galerak bezala insufribleak direlako


<>



No hay comentarios: