sábado, 18 de agosto de 2007


anbiguetatea
2007:08:02 01:42:16 GMT 2
1

amaiur

ni txikia nintzenean oso pozik bizi nintzen hitz hori ezagutu gabe.


urteak aurrera joan ahala sexualki anbiguoa omen nintzen (orientazio kontutaz ari gara). sexualki anbiguoa? zerekiko? pertsona naiz, izaki hiztun sexual eta politikoa. anbiguoa? aaaaaaaaaa! dena klasifikatu behar horretaz ari gara! kontrol sozialaz ari gara! ze onura dakarkit ezarritako mugen barnean ibiltzeak? errealitatearen irudi distortsionatua soilik ikustea? hortik kanpo dagoen guztia ez ikusi eta ez ulertzen saiatzea? onura al da hori?


sexualki anbiguoa... joder. klaro nola ez dugun gustokoa kaña emango diogu. homofobia (eta lesbofobia, eta transfobia, eta abar eta abar eta abar) ez da existitzen ikasgeletan klaro... errua sexualki anbiguoena da defini daitezela!


gurekin (hetero) edo gure aurka (homo) ta bestela sutara zuzenean.


putomaricon utz nazazu bakean! eta irakaslea irribarrez.


anbiguetatea. heldutzen (???) joan ahala beste anbiguetate klaseak sortzen dira.


duela gutxi jakin dut nere herriko talde bat (zeinari estima berezia diodan) anbiguoa izateaz akusatu dutela.


ez dakienarentzat jerga hori anbiguoa izango litzake nazia ez dena deklaratzen baina nazien aurkakoa ere ez.


bueno, nik ez ditut jaio ziren momentu beretik ezagutzen baina oso argi dut hauek ez direla anbiguoak. gure herrian bertan bada talderik seguraski arrazoi gehiago izango lituzketenak hala kontsideratzeko eta zer esanik ez eskualdean edo probintzian.


baina ez da hori kontua.


nor dago gaitua bat zer den esateko? nor dago gaitua sorgin ehiza hau legitimatzeko? aspaldi galdu zuen zentzua klasifikatze honek.


gogoan duzue estatu batuetan edozerrengatik bat komunista deklaratu eta satanizatzen zen garai hura? ez dabiltza ba urruti egitsu radikal hauek.


aberria ala hil diote, nazien eran. aberria ala hil, nahiz eta aberria naziek defendatu. antikapìtalismoa? eraldaketa soziala? heterosexismoaren deuseztea? feminismoa? beste mundu berri eta justuago baten alde borrokatzea? tontakeriak.


aberria ala hil, nahiz ta naziekin egon, guk beti gorrotatuko baititugu faxista espainiarrak.


eta egitsu radikalak* eta euskal naziak? ez ez hoiek gure lagunak dira...


*egitsu radikalak nere espresio bat da, egi (euzko gaztedi) pnvren gazte sektorea da, ta egitsu radikalak deitzen diedan jende hori ez da egikoa (letrarenbat gehituta agian...) baina ez dira independentziazaleak direlako, ze arlo sozialean ez dute ezberdintasun askorik. suposatzen det oso identifikagarriak direla ez?


kontserbadore independentziazaleak edo...<> <>



No hay comentarios: