sábado, 18 de agosto de 2007


rebeldemuleren manifestua
2007:07:24 08:33:27 GMT 2
1

amaiur

Rebeldemule - Komunitate alternatiboa


Hiztegiak esaten digun bezala, kultura, "ezagueren multzo bat da, zeinak pertsona bati bere jarrera kritikoa garatzen laguntzen dion". Gaur egun, honelako baieztapen bat ezinezkoa da ulertzea, are eta gehiago, zinemetan, amerikar superheroien azken filmak, mamirik gabeko komediak (erromantikoak deitzen dituzten horietakoak) edota antzinako pelikula baten "re-make" pobreak ikusten ditugunean.


Musikagintzak bestalde, aurrefabrikatutako abesti arrakastatsuekin, gutxira joandako artista baten errekopilazio berriekin edota udarako prestatutako abesti sinpleekin bonbardatzen gaitu.


Eta zer esanik ez dokumentalei buruz, zuzendari ?azkar? batek, politikoki egokia den berrikuspen pobre bat egiten duena, ezagutzera eman nahi ez den benetan gertatutako historia baten inguruan. Edo, beste kasu batzuetan, banatzaile argi batek, zinemetan ez estrenaitzea eta soilik merkaturik gabeko zenbait herrialdeetan editatzea erabakitzen duena.


Rebeldemule, gabezia guzti horiek ordezkatzen saiatzeko sortua izan da, merkatuak ematen digunarekin konforme ez gaudenentzat. Nahiz eta askorentzat propaganda hutsa izan, seguruenik ezer aldatzea nahi ez dutelako izango da; bere irabaziak izan ezean, beti igo daitezkeelarik pixka bat gehiago.


Gai politiko eta sozialen inguruko jakinminetik jaio zen Rebeldemuleren ideia, hain hurbil ditugunak baina hain gutxi zabalduak direnak. Bozgorailu bat izan nahi dugu, edozein motatako material alternatiboaren dibulgazioa bultzatzen saiatuko dena, limiterik gabe. Filmak, dokumentalak, komikiak, testuak, audio-liburuak, musika, irratiko grabazioak,...azken finean, gure kritikotasuna bultzatuko duen edozein gauza.


Gure xedea kulturaren zabalkuntza da, librea, merkea eta denentzako eskuragarri egon behar duela ulertzen dugulako. Internet izan da xede hori burutu ahal izateko daukagun tresnarik aproposena. Rebeldemule gara denok, edozeinek kolaboratu dezake proiektu honekin. Web orrialdea, kategorietan banatutako foro bat dauka bere baitan, non produkzioak argitaratu daitezkeen.


Hemeroteketan dagoen hautsez betetako material hori berreskuratu beharra daukagu. Material hori digitalizatu eta argitaratu dezakegu, pertsona orok eskuragarri izan dezan eta toki ilunetan galduta eta baztertuta gera ez dadin. Jadanik argitaratutako materialaren artean, gehienbat, P2P motako sareen bidez (Emule adibidez) jaitsi ahal dena dago, baina badago zuzenean jaitsi ahal den materiala ere. Gainera, adi gaude teknologia berrien agerpenekin, material hori konpartitzea ahalbidetuko baligu.


Besterik gabe, animatu zaitezte eta eman bueltatxo bat Rebeldemuletik, eta edonori interesatu litzaiokeen zer edo zer baduzue, ez izan zalantzarik foroan argitaratzeko.


Hau da helbidea: http://www.rebeldemule.org
Posta elektronikoa: rebeldemule@nodo50.org


Kultura libre eta dohain baten alde, kopiatu ta zabaldu!


wikipedian ere badu presentzia<> hemen



No hay comentarios: