sábado, 18 de agosto de 2007


ume/nerabe jazartuak
2007:07:30 21:27:32 GMT 2
1

amaiur

batzutan bizitzaren kasualitateek harritzen gaituzte.


abesti bat entzuten nenbilela abestiak liburu bat aipatzen zuela ohartu nintzen, eta kuriosidade ia infantilagatik liburua bilatu nuen.


<> irakurtzen hasi eta gutxira utzi nuen, motibazio falta suposatzen det.


duela gutxi berriro hartu nue eta interes handiagoarekin ekin nion irakurtzeari. irakurketa aurrera joan ahala interesgarriagoa zitzaidan baina baita kuriosoagoa ere, irakurtzen nindoan heinean geroz eta identifikatuagoa sentitzen nintzen, baina modu arraro batean ni ez nintzela hori irakurtzen egon beharko lukeena pentsatzen nuen. izan ere, liburu hori marginalitatean edo arautik kanpo hezi diren umeetaz ari da (niños explotados deitzen die) baina hezitzailearen ikuspuntutik, eta beraz ni irakurtzen nenbilena ni nola hobeto hezi-edo pentsatzen ari zen tipo baten gogoetak ziren.


honela nire bilakaera aztertzen joan nintzen baina kanpotik, 3.pertsonan bezela, egiten nituenak eta ez nituenak aztertzen eta dudatan jartzen, arrazoiak bilatzen eta ulertzen. baina zertarako balio du hezi behar duenak bere kabuz heztea hezitzailea ez bada konturatu ere egiten prozesuaz?


<>ez dakit, eta duda sakonak sortu dizkit, beste perspektiba bat hartzen ari naiz baina ez dakit, ez dut oso argi nora eramango nauen/gaituen/duen bide honek.


eta atera ditudan ondorioak bortitzak dira, ateratzen ari naizen ondorioek nire bizitzaren bi etapa bananduko dituztelakoan nago...


<>konturatu naiz hainbat motibogatik nire heziketa prozesua blokeaturik geratu zela, inkonszienteki, eta honek ondorio bezela dakarrela nere heldutasun prozesua gelditu eta erdibidean geratzea, zati nahiko (edo oso, segun zeinentzat) garatu batekin baina errespontsabilitate, konpromezu eta bestelakoen aurrean ikaragarrizko autodefentsa mekanismoekin.


<> baita ere ikasten noa nere laguntza eskaerak, nere itoaldiak eta nere krisi emozionalak agian ez direla horren esplizituak eta balitekeela ez izatea oso erraza hauek detektatzea.


<> baita ere ikasten noa autodefentsa mekanismoak sistematikoki planteatuaz eta bortizkeria egunerokotasunera eramanaz ez dela zertan ulertutzat eman behar hor azpian zerbait dagoela, zirkuluaren kontua (ni zigortzen nauzu eta oldartzen naiz eta horregatik zigortzen nauzu eta orduan oldartzen naiz eta...) batenbatek puskatu behar duela.


eta eman daiteke kontu kurioso bat, printzipioz heldutasun gutxien duenak heldutasuna duenari bidea erakustea.


benetan kontu interesgarri bezain konfusoa



No hay comentarios: