sábado, 18 de agosto de 2007


bakardadea
2007:08:13 21:21:58 GMT 2
1

amaiur

euskal herriak festetan daude. denak ez, baina asko.


<> jende pila ateratzen da, erlazionatzen da eta abar.


aste batean gauza pila gertatu zaizkit, baina ez dut inor kontatzeko.


pila atera naiz, baina ez dut inor berarekin egoteko.


ta etxean jendea dago, komunikazioa da ez dagoena.


uda omen da urteko garai alaiena, baina justu nere bizitzan ta momentu hontan bakardadearen espresio bortitzena da ikusten dudana, ta hau ez da hain justu nik alaitasunaz dudan irudia.


<> larunbatean eta igandean atera naiz donostira (ta gaur ere seguruna) zerbait hobearen bila, zure bila. zu nire zelda ilun honetatik ateratzen lagunduko didazun hori.


baina zonbiak ikusi ditut, rutina gorrotatua ikusi det, aislamentua, irainak inkluso (baina hori etzan bakardadeagatik). gaur aterako naiz bakardadea borrokatzera berriz ere, bai baitakit borrokatu gabe ez dagoela lortzerik, saiatu gabe ezin dudala zelda ilun hau suntsitu.


<> askok diote bakardadea oso egoera ona dela. " bai, baina zuk bilatua bada"· pentsatzen dut nik hori entzutean



1 comentario:

amaiur dijo...

jejeje berria-ren sindromea dut!

horrenbeste zutabe irakurri ta gero estiloa ateratzen zaidanaren sentsazioa daukat jejeje