martes, 21 de agosto de 2007

2001eko uztaila

garai hartan 16 urte nituen. garai politta zen, gogorra baina politta.

bukatu berri zen kurtsoa, oroitzapenez betea.

amaia, maialen, jaioene, saioa,...

ikasgelak sutan zeuden, kaleak sutan zeuden

haika.

atxiloketak (gerora jarrai-jaika-seji auzian epaituak izan direnak, eta orain gartzelan daudenak)

lehendabiziko kargak, gorrotoak, konfrontazio ireki eta bortitza.

grebak, manifak, kontzentrak oso maiz.

histeria.

klase erdia kalera ta beste erdia gelan. eta klase erdia gelan ta beste erdia kalera (segun konbokantea nor zen)

irakasleekin konfrontazio zuzena, humillazio saiakerak. tentsioa.

konplizitateak, konfidantza, lagun bereziak, ilargi, "kafeak", inoiz ahaztuko ez ditudan egunak eta pertsonak.

horrela gogoratzen dut garai hori, baina bortitzena zu izan zinen, carlo.

ez dut ideiarik, agian gutxi koinzidituko genuke arlo teorikoan, baina zuri bizitza nola kentzen zizuten ikusi nueneko imagina buruan tatuaturik daramat.

genoan izan zen, g-8a bildua zen eta jende bat protestatzera joan zineten.

mundu osotik jendea baturik putreei hankak mozteko asmoz.

eta hara joan zineten. polizia bero zebilen eta odolez bete zuen dena. zure gainetik pasa zuten kotxea, tiro egin zizuten, eraman zintuzten.

indymedien aurka jo zuten gero (zuek sortu zineten enbor beretik sortu nahi dugu besteok) eta sarekada bortitza burutu zuten indymedien gunean, material pila eta jende pila eramanik.

oso oroitzapen bortitza dut horretaz guztiaz, nik nere bidea jada aukeratua nuen, zientzia politikoak, eta hark inkonszienteki bideoaktibismora eraman zidan.

zientzia politikoak ikusentzunezko soportean lantzea alegia.

eta hortan nabil, carlo, hortan nabil.

jendeak ezin baitu ahaztu bazela beste klabe batean pentsatu eta ekiteagatik genoako kaleetan hil zuten gazte bat.

ta garaia oroitzen ez duenarentzako majetoi batzuk dokumentala egin dute.


No hay comentarios: