sábado, 18 de agosto de 2007



hastera doa...
2007:07:17 03:48:27 GMT 2
1

amaiur

ez dakit nondik hasi, horrenbeste gauza nahi ditut bota batera denak ezin ditudala bota.


bueltak ematen ibili naiz izenaren inguruan, "maitasunaren barrikada" izan da azkenean.


duela urte asko olerki antzeko bat sortu nuen eta orduan erabili nuen lehenengoz espresio hori, maitasun eta gorrotoaren arteko etengabeko borrokaz ari nintzela.


gerora, espresioak zentzu zabalagoa hartu zuen, eta blog honi izena emateko egokia iruditu zait izan ere espresio honen bi elementuek ezin hobeto azaltzen dute nik blog hontatik espero dedana.


maitasuna: maitasuna da bizitzaren motore handienetako bat, maitasuna pertsonei, gauzei, sentsazioei... baina baita ere hor sartzen ditut ametsak, desioak, sentimentuak.


barrikada: baina zertarako nahi degu bizitza ezer egin gabe pasatzea? nere bizitzaren bidai hontan konstantea da barrikaden presentzia, borrokena, borrokalariena, jazartzaileena, amets hiltzaileena,...


eta bi hoien artean aritzea du xede blog honek: maite ditudanei nere maitasuna erakutsi eta gorroto ditudanei barrikadetan gaudela erakustea alegia.


esan daiteke blog hau ideia heterosexisten aurkako bloga dela eta beraz hori izango duela helburu nagusi, bestelakoak ahaztu gabe, noski, baina hori beste baterako utzita hobe agian




1 comentario:

Anónimo dijo...

Il semble que vous soyez un expert dans ce domaine, vos remarques sont tres interessantes, merci.

- Daniel