sábado, 18 de agosto de 2007


arrosa antzua?
2007:07:17 22:05:51 GMT 2
1

amaiur

nere aitaren tontakeria hoietako batengatik hitzak txiki-txiki egiteko ohitura (batzutan kutrea) dut.


ni mundura etorri nintzen herriak (bueno, residentzitik atera ostean) oria hitza du izenean. nire aitak tontoarena egiten horia balitz bezela erabiltzen zuen, kolorea bezela.


nire aita langile borroketan-eta ibilitako generazioko kidea da, frankismoaren aurkako generazioko kidea. eta horiak, sindikatu horiak edo sindikatu bertikala ziren, hau da, frankismoaren erreferente laborala, frankismoaren sindikatu ofiziala edo.


honengatik, inoiz ez dut naturaltasunez ikusi "oria" hori.


denbora aurrera joan ahala bestelako erreferenteak hartzen joan nintzen, eta pixkanaka pixkanaka (edo golpeka golpeka, edo irainka) queer referenteak hasi nintzen ikusten, aurkitzen eta nere egiten.


orduan jada puto-maricon nintzenean eta klaseko ia mutil guztiek uste zutenean nere desioen zentrua zirela (zeinen patetikoa izan daitekeen jendea) beste gauza bat deskubritu nuen.


nazismoaren garaian emandako jazarpenaren kolore arrosa eta beltza.


eta planteatu nion nire buruari ia ez ote zen hobeago edo polittago herri hori pareta grisekoa baino, herri arrosa eta beltza.


faxisten koloreak baino (grisa eta horia) erresistentzien koloreekin janztea herria.


eta ea zergatik ote zen arrosa kolore antzua kontsideratzen zena, erresistentzia kolorea izan bazen ere, kolore horrengatik jendea jazartu bazuten ere eta aldiz, maskulinitatea eta heterosexismoa ez ziren gaitzesgarritzat ikusten nahiz eta jarrera hoiek milloika jende hil duten.



No hay comentarios: