jueves, 23 de agosto de 2007

fobiek beldurtzen naute (biluzten)

fobiek beldurtzen naute. nireak ez direlako, gizarteak sartu dizkidalako, nire logikarekin bat ez doazelako, eta beraz, ez dudalako fobiak kontrolatzeko gaitasunik.

arrazionalki borrokatzen saiatu izan naiz. izan ere, buelta asko emanda ere ez det arrazoirik aurkitzen (matxakatzearen poderioz barneratuak izateaz aparte) fobia hoiek nire barnean existitzeko. nire printzipio basikoenetik hasita lekuz kanpo daudelako ni naizen guzti honetan.

baina hor jarraitzen dute.

saiatu naiz ere fobia hoiek borrokatzen fobia hoiek sor ditzakeen jendearekin erlazionatzen. eta erlazio guztiz naturalak ematen dira, baina fobiek hor diraute.

ez ditut ulertzen, ez dakit zergatik nahi duten horrenbeste indarrez nirekin jarraitu nik gorrotatu egiten baditut fobia nazkagarriak.

askotan gainera ni erasotu izan naute fobia batengatik, eta min ematen dit nigan erreproduzitzeak.

nik eztet inor jo horrelakoengatik, ezta iraindu ez ezer, hori egia da. baina nire barnean pertsona hoiek (ni erasotu nautenek) izan duten sentimentuaren %1-a eukitzeak nazka ematen dit. ezin dut jasan.

eta nire bizitza suntsitzen, kondizionatzen, markatzen doa.

eta galtzen, itzaltzen.

eta gero jendea harrituko da tendentzia suizidak ageri badira.

ez det ezer ulertzen.

No hay comentarios: