sábado, 18 de agosto de 2007


porno militantearen aldeko manifestua
2007:08:07 20:41:22 GMT 2
1

amaiur

pornoa ustela dago. ideia falta oso nabarmena da, gidoiak oso eskasak dira eta gainera antzuak izateaz gain estereotipo bortitz eta mingarriak defendatzen dituzte. jendarte eraldatzailea izan nahi duen batentzat ezin da hori izan erreferentea. dekonstrukzio ta konstrukzio lanaren beharra argi bezain urgentea da, plazerra ez da merkantzia, plazerra ez da produktu bat plazerra ez da korporatibizatzen utzi behar, plazerrak askea behar du, askea bortizki erromantikoa eta iraultzailea.plazerrak antikapitalista behar du. lortu eta ez erosi.


pornoak jendarte berria bultzatu behar du, jendarte kritiko, parekide eta (gure kasuan) euskalduna.


pornoak ezin du enpresek gidatua egon eta bilbon kriston dirutza mugitzen ibili. pornoa barrikadetan, gaztetxeetan, asanbladetan, erresistentzietan kokatu behar dugu, heterosexismoaren arauari aurrez aurre erantzungo diona.


pornoa denona da, ez soilik gorputz eskulturikoena, pornoaren murrizte horrek ekarri dituenak ikusita(bazterketa, autoestimaren suntsiketa, depresioak, heriotzak, sufrimentuak, maitasuna galtzea) argi erakusten du aldaketa bat eman behar dela, hautsi egin behar dela kapitalismoak ezarritako arauekin, gurpildun aulkian ere eszitatu gaitezkeelako, agureek ere desira ta sexu gogoa izan dezaketelako, lodiek ere bihotza dutelako, depilatu gabe egonda ere plazerra sentitu bait dezakegu. trabestitzeak ez dakarrelako bufoi bihurtzea.


pornoaren zuk zeuk egin ezazu (do it yourself) planteamentua zabaldu behar da.


izan ere, pornoa maitasunaren aurkari bortitzena da gaur egun, pornoak gorputzak(eta jendea) objetu bezala ikustea dakarkigu gaur egun egiten den eran. eta horrek gizartean (ta ez jendartea) bere errepresentazio argia du arkerian eta jendearen arteko erlazioetan.


norbere borondatez eginiko praktiken normalizazioaren alde jo behar du pornoak. espresio sexual jazartuak azaleratu behar ditu, 20 minutu baino gehiago ikusten egotea bultzatu behar du, jendeak pentsaraztea bilatu behar du, familiek, lagunek normaltasunez ikustera iritsi behar gara. maitatuko duen pornoa.


makina kapitalista gelditu arte ez dugu makinatu gabe gelditzerik!


gora euskal plazerzale herria!



No hay comentarios: