viernes, 31 de agosto de 2007

EZLEKUAK I

Badira batzuk (auskalo zergatik) zegokien tokitik harago bizitzera kondenaturik;
Batzuk baino ez.
Bakar batzuk.
Badira zenbaitzuk haizeak jotzen duenean begiak ostentzeko anteojoak jazten dituztenak eguzkiren batek laztanduko dituen esperantzan.
Batzuk baino ez.
Bakar batzuk.
Badira hainbat jaio orduko heriotzarako gertatuta daudenak, bizitzari eusteko arrazoirik aurkitzen ez dutenak, zehaztugabeko kilometro lasterketatzat hartzen dutena bizirik dirauten sasoia.
Batzuk baino ez.
Bakar batzuk.
Ezlekuetan bizi dira.
Ezlekuetan hiltzen dira.

Goizalde Landabaso, idazlea

domingo, 26 de agosto de 2007

lagunak

asteburu berezia izan da.

ibarran izan naiz festak baitziren.

han jende dexente ezagutu det, aspaldiko jende askorekin topatu naiz, konfidantza areagotzen jun naiz batzukin ta duintasunez fitxak sartu ditut ere.

momentu batzuk ematea behar nun. behar nun konfidantza hori, behar nitun momentu intimo hoiek eta behar nun gauza hoiek kontatzea ta ulertua sentitzea, neretzako oso jebia izan da ta pila eskertzen det.

izan ere, oso momentu delikatuan bezela nago. alde batetik oso sensible ta hauskorra baina bestetik esperantza askorekin nire bizitzan sartu berri den jende pila horrekin. ta horrek asko pozten nau. behar nuen aldaketa gero eta errealago ikusten eta sentitzen dedalako. geroz eta maitatuago eta geroz eta gehiago barrikadetan.

geroz eta ulertuago eta geroz eta gogo gehiagorekin kaña emateko.

indarberritzen.

ta mai frontea berreraikitzen. mai- hasten diren izenek nere bizitzan sekulako garrantzia izan zuten, eta dirudienez izango dute. pozten naiz gauza batzuk aldatzen ez direla ikusteaz.

jueves, 23 de agosto de 2007

fobiek beldurtzen naute (biluzten)

fobiek beldurtzen naute. nireak ez direlako, gizarteak sartu dizkidalako, nire logikarekin bat ez doazelako, eta beraz, ez dudalako fobiak kontrolatzeko gaitasunik.

arrazionalki borrokatzen saiatu izan naiz. izan ere, buelta asko emanda ere ez det arrazoirik aurkitzen (matxakatzearen poderioz barneratuak izateaz aparte) fobia hoiek nire barnean existitzeko. nire printzipio basikoenetik hasita lekuz kanpo daudelako ni naizen guzti honetan.

baina hor jarraitzen dute.

saiatu naiz ere fobia hoiek borrokatzen fobia hoiek sor ditzakeen jendearekin erlazionatzen. eta erlazio guztiz naturalak ematen dira, baina fobiek hor diraute.

ez ditut ulertzen, ez dakit zergatik nahi duten horrenbeste indarrez nirekin jarraitu nik gorrotatu egiten baditut fobia nazkagarriak.

askotan gainera ni erasotu izan naute fobia batengatik, eta min ematen dit nigan erreproduzitzeak.

nik eztet inor jo horrelakoengatik, ezta iraindu ez ezer, hori egia da. baina nire barnean pertsona hoiek (ni erasotu nautenek) izan duten sentimentuaren %1-a eukitzeak nazka ematen dit. ezin dut jasan.

eta nire bizitza suntsitzen, kondizionatzen, markatzen doa.

eta galtzen, itzaltzen.

eta gero jendea harrituko da tendentzia suizidak ageri badira.

ez det ezer ulertzen.

MOVIMIENTO QUEER

duela denbora bat i'm coming out izena zuen testu bat idazten nuen laburmetraia bat ikusi ostean. gaur, urtebete-edo beranduago, i'm out esan dezaket. out moralaren inperioaren zapalkuntzatik. out lotsen mundutik, out itxurakeriatik, out bizitza joditzen diguten elementu guzti hoietatik. prozesuak aurrera darrai, ez da bukatu, baina dagoeneko esan dezaket amaiur naizela. zelula boluntarioki erresistentea heterosexismoaren aurka altxatzeko bidean.



MOVIMIENTO QUEER

queer (cruzado), significa literalmente maricón o bollera, aunque por extensión titula todo lo que queda fuera de la norma. Era un término en su principio usado de manera despectiva, pero que en la actualidad se reivindica, y con orgullo, como una manera de aceptar que somos diferentes y eso no nos insulta sino que nos hace crecer como personas.

El movimiento queer apareció en EEUU en los años noventa desde el movimiento gay y lésbico y reivindicó el término como autodeterminación para diferenciarse de tod@s aquell@s que buscaban establecer una identidad estable para los gays y lesbianas. Como movimiento no solo abarca a las personas que se sienten atraid@s por gente de su mismo sexo, sino a tod@s aquell@s que estén fuera de la norma moral, desde chicos con pose femenina, según la sociedad, y que le atraen chicas, hasta chicas con gestos "femeninos" a las que le atraen chicas, hasta tías camioneras, tíos princesitas, en fin, no hay norma, no hay leyes la "hetero-normalidad no existe". Cada gesto definido como masculino, cada pose establecida como femenina, son inventos y productos de la sociedad.

Ante todo somos personas, independientemente de nuestra manera de sentarnos, reírnos, expresarnos, follar, amar, o sentirnos atraídos por alguien.
Las teorías queer ponen en cuestión la distinción clásica entre género y sexoy la division del mundo entre hombre y mujer. Las teorías deconstructivistas han tenido gran influencia en las teorías queer. Entienden el sexo como una construcción o tecnología normalizadora que está forzado en un patrón bipolar, heterosexual. Para romper con ello buscan romper con la dicotomía entre sexo y género y establecer un discurso y una acción política que rompa con los eccemas (puede que sea esquemas) de la sexualidad bipolar y coherente.

Una estrategia para ello es la performación -como la de los drag-queens o drag-kings- con la cual intentan desmantelar la supuesta naturalidad y coherencia de las categorías sexo-género y sexualidad. A través de la parodia y la exageración de los papeles del género tal como la confusión de sus componentes (sexo, género, deseo), las políticas queer quieren desmantelar lo absurdo de la idea según la cual solamente pueden existir hombres biológicos que se perciben siempre como hombres y que quieren a mujeres biológicas que siempre se sientan mujeres.

Queer es la ruptura de los cánones impuestos, normas, cánones etc, en fin, es ser un@ mism@, actuando como te dicte el corazón, independientemente de que tengas coño o polla.


*fanxin batetik hartua/ cogido de un fanzine*

martes, 21 de agosto de 2007

2001eko uztaila

garai hartan 16 urte nituen. garai politta zen, gogorra baina politta.

bukatu berri zen kurtsoa, oroitzapenez betea.

amaia, maialen, jaioene, saioa,...

ikasgelak sutan zeuden, kaleak sutan zeuden

haika.

atxiloketak (gerora jarrai-jaika-seji auzian epaituak izan direnak, eta orain gartzelan daudenak)

lehendabiziko kargak, gorrotoak, konfrontazio ireki eta bortitza.

grebak, manifak, kontzentrak oso maiz.

histeria.

klase erdia kalera ta beste erdia gelan. eta klase erdia gelan ta beste erdia kalera (segun konbokantea nor zen)

irakasleekin konfrontazio zuzena, humillazio saiakerak. tentsioa.

konplizitateak, konfidantza, lagun bereziak, ilargi, "kafeak", inoiz ahaztuko ez ditudan egunak eta pertsonak.

horrela gogoratzen dut garai hori, baina bortitzena zu izan zinen, carlo.

ez dut ideiarik, agian gutxi koinzidituko genuke arlo teorikoan, baina zuri bizitza nola kentzen zizuten ikusi nueneko imagina buruan tatuaturik daramat.

genoan izan zen, g-8a bildua zen eta jende bat protestatzera joan zineten.

mundu osotik jendea baturik putreei hankak mozteko asmoz.

eta hara joan zineten. polizia bero zebilen eta odolez bete zuen dena. zure gainetik pasa zuten kotxea, tiro egin zizuten, eraman zintuzten.

indymedien aurka jo zuten gero (zuek sortu zineten enbor beretik sortu nahi dugu besteok) eta sarekada bortitza burutu zuten indymedien gunean, material pila eta jende pila eramanik.

oso oroitzapen bortitza dut horretaz guztiaz, nik nere bidea jada aukeratua nuen, zientzia politikoak, eta hark inkonszienteki bideoaktibismora eraman zidan.

zientzia politikoak ikusentzunezko soportean lantzea alegia.

eta hortan nabil, carlo, hortan nabil.

jendeak ezin baitu ahaztu bazela beste klabe batean pentsatu eta ekiteagatik genoako kaleetan hil zuten gazte bat.

ta garaia oroitzen ez duenarentzako majetoi batzuk dokumentala egin dute.


sábado, 18 de agosto de 2007

hauxe naiz ni

behin, aurreko fotologarekin, liberakzioa burutu nuen. nahiko polemika, morbo, barre eta (espero det) atragantatze eragin diztuzte argazki hoiek. momentu hontan ez daude ikusgai. bueno bai, baina hortako ni ligatu behar nauzue ze nere etxean daude jejeje

serie horri abesti bat lotu nion, ez dana oso nere estilokoa baina ideia eman zidana izan zen.

esta soy yo izena du abestiak, hauxe naiz ni bezala itzuli nuen. eta momentu iluminatu batean letra jarri nion, gerora deliriotan amaitu bazun ere (beraz ez saiatu enkajatzen abestiarekin, igual gehienak enkajatzen du baina delirioei esker guztiak ez)

hor doa letra ia ze iruditzen zaizuen.

hauxe naiz ni...

esango didate
zentzugabea naizela
ez dudala zer eginik
eta oker nagoela

esango didate baita
lan egin behar dudala
ametsez ezin dela bizi

esango didate
izaki arraroa naizela
ez dakidala
zer den ona zer txarra
zein den nere bidea...

hauxe naiz ni
hauskorra eta zuzena
desagertzera doan
bizi nahi duen pertsona
hauxe naiz ni
hau da nire momentua
ez dut etsi nahi eta
ez dut galdu nahi denbora

hauxe naiz ni...

esango didate
jaberik gabe noala
ez dudala aberririk
ez dudala arimarik

esango didate
sentimenturik gabea
barre egin beharko nukela
ta gutxiago kexatu

esango didate
izaki arraroa naizela
ez dakidala
zer den ona zer txarra
zein den nere bidea...

hauxe naiz ni
hauskorra eta zuzena
desagertzera doan
bizi nahi duen pertsona
hauxe naiz ni
hau da nire momentua
ez dut etsi nahi eta
ez dut galdu nahi denbora


ez dakit zer uste duzun
ez naiz zure bufoia
ez naiz zure esklabu izateko jaioa
ez naiz nahi zenuena
agian ez zenuen
egin zenuena egin behar


hauxe naiz ni
hauskorra eta zuzena
desagertzera doan
bizi nahi duen pertsona
hauxe naiz ni
hau da nire momentua
ez dut etsi nahi eta
ez dut galdu nahi denbora

pasaiako enboskada eta stonewall

badu barricadak abesti bat, bahia de pasaia.

<>etsaiakek ere esaten du abesti batean pasaiako enboskada.

baina zer dakigu egitan horri buruz? esan nahi det, askotan hitzak erabiltzen ditugula jakin gabe zer duten atzean.

zer esan nahi duten jakin gabe, zergatik aipatzen dituzten jakin gabe.

bahia de pasaia emboscada criminal kantatzea edo stonewall ez dugu ahaztuko. zein demontre geratzen da kurioseatzen? geroz eta jende gutxiago, hobeto aborregatu eta kantatu sinmas.

<> bahia de pasaia europride bezelako zerrikeri antzua bihur ez dadin memoria, duintasuna eta borroka.

<> ez det majetoirik ezagutzen stonewallekoa tratatu duena asike wikipedian dagoena jartzen dizuet. hemen linka

baina nola pasaiako enboskadan eroritakoak seguruna majetoi batzuk zian, ba badauzkagu majetoiak hori kontatzeko.

<> zintzilikekoak adibidez... hemen klikatu

<> info hau interesgarria izango zaizuela espero det. ondo izan!