domingo, 26 de agosto de 2007

lagunak

asteburu berezia izan da.

ibarran izan naiz festak baitziren.

han jende dexente ezagutu det, aspaldiko jende askorekin topatu naiz, konfidantza areagotzen jun naiz batzukin ta duintasunez fitxak sartu ditut ere.

momentu batzuk ematea behar nun. behar nun konfidantza hori, behar nitun momentu intimo hoiek eta behar nun gauza hoiek kontatzea ta ulertua sentitzea, neretzako oso jebia izan da ta pila eskertzen det.

izan ere, oso momentu delikatuan bezela nago. alde batetik oso sensible ta hauskorra baina bestetik esperantza askorekin nire bizitzan sartu berri den jende pila horrekin. ta horrek asko pozten nau. behar nuen aldaketa gero eta errealago ikusten eta sentitzen dedalako. geroz eta maitatuago eta geroz eta gehiago barrikadetan.

geroz eta ulertuago eta geroz eta gogo gehiagorekin kaña emateko.

indarberritzen.

ta mai frontea berreraikitzen. mai- hasten diren izenek nere bizitzan sekulako garrantzia izan zuten, eta dirudienez izango dute. pozten naiz gauza batzuk aldatzen ez direla ikusteaz.

No hay comentarios: