sábado, 18 de agosto de 2007

hauxe naiz ni

behin, aurreko fotologarekin, liberakzioa burutu nuen. nahiko polemika, morbo, barre eta (espero det) atragantatze eragin diztuzte argazki hoiek. momentu hontan ez daude ikusgai. bueno bai, baina hortako ni ligatu behar nauzue ze nere etxean daude jejeje

serie horri abesti bat lotu nion, ez dana oso nere estilokoa baina ideia eman zidana izan zen.

esta soy yo izena du abestiak, hauxe naiz ni bezala itzuli nuen. eta momentu iluminatu batean letra jarri nion, gerora deliriotan amaitu bazun ere (beraz ez saiatu enkajatzen abestiarekin, igual gehienak enkajatzen du baina delirioei esker guztiak ez)

hor doa letra ia ze iruditzen zaizuen.

hauxe naiz ni...

esango didate
zentzugabea naizela
ez dudala zer eginik
eta oker nagoela

esango didate baita
lan egin behar dudala
ametsez ezin dela bizi

esango didate
izaki arraroa naizela
ez dakidala
zer den ona zer txarra
zein den nere bidea...

hauxe naiz ni
hauskorra eta zuzena
desagertzera doan
bizi nahi duen pertsona
hauxe naiz ni
hau da nire momentua
ez dut etsi nahi eta
ez dut galdu nahi denbora

hauxe naiz ni...

esango didate
jaberik gabe noala
ez dudala aberririk
ez dudala arimarik

esango didate
sentimenturik gabea
barre egin beharko nukela
ta gutxiago kexatu

esango didate
izaki arraroa naizela
ez dakidala
zer den ona zer txarra
zein den nere bidea...

hauxe naiz ni
hauskorra eta zuzena
desagertzera doan
bizi nahi duen pertsona
hauxe naiz ni
hau da nire momentua
ez dut etsi nahi eta
ez dut galdu nahi denbora


ez dakit zer uste duzun
ez naiz zure bufoia
ez naiz zure esklabu izateko jaioa
ez naiz nahi zenuena
agian ez zenuen
egin zenuena egin behar


hauxe naiz ni
hauskorra eta zuzena
desagertzera doan
bizi nahi duen pertsona
hauxe naiz ni
hau da nire momentua
ez dut etsi nahi eta
ez dut galdu nahi denbora

1 comentario:

Anónimo dijo...

hauxe naiz ni
hauskorra eta zuzena
desagertzera doan
bizi nahi duen pertsona
hauxe naiz ni
hau da nire momentua
ez dut etsi nahi eta
ez dut galdu nahi denbora

Bai, benetan gogoko dudan zatia...
"hauskorra ta zuzena (...) hau da nire momentua, ez dut etsi nahi"

Aipatu dudan zatia nire egoera definitzeko erabiliko nuke benetan... Lapurretan egitea pentsatu dut... Bai, zure blogetik hartu eta neurean erabiltzea, halakoren baten edo...